45 lagunek Gorbeiako oreinen marrualdia ikusteko aukera izango dute

Erredakzioa 2016ko irailaren 22a

Irailaren 23an, 30ean eta urriaren 1ean izango dira Aldundiak antolatu dituen ikustaldiak.

Lehenbadiziko aldiz Arabako Aldundiak Gorbeiako parke naturalean oreinen marrualdia ikusteko bisita gidatuak eskainiko ditu. Hiru ikustaldi antolatu dira; irailaren 23an, 30ean eta urriaren 1ean, hain zuzen ere, hamabost pertsonako talde murriztuetan. Guztira, 45 lagunek izango dute aukera bisita egiteko eta dagoeneko, leku guztiak beteta daude.

Jarduera honetan parte hartzen dutenek oreinen birsorkuntza portaera ikusi ahal izango dute berezko begiraleku batetik, espezializatutako gidariek lagundurik. Ikustaldia hamar kilometroko ibilbide batean egingo da eta lau orduko iraupena izango du. Horrez gain, hobeto ikusteko teleskopio eta prismatikoak erraztuko dizkiete parte-hartzaileei.

 

Trafikoa murriztuta

Oreinen ernaldia irauten duen bitartean, Aldundiak ibilgailuen trafikoa murriztu du Gorbeiako parke naturalean. Asmoa da ernaldian oreinen sakabanaketa geografikoa ekiditea, eta hautaketa naturala bultzatzea, kanpoko asaldurak ahalik eta gehien murriztuz. Debekua datorren urriaren 9ra arte egongo da indarrean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago