Udazkenerako eskaintza zabala aurkeztu du Gauekoak programak

Erredakzioa 2016ko ira. 20a, 14:43

Musika, arte eszenikoak, zinema, kirola eta lantegi bereziak izango dira museoetan, gizarte-etxeetan eta gune irekietan, abenduaren 17ra arte.

Gauekoak ekimenak udazkenerako proposamenak aurkeztu ditu. Urte amaierara bitartean 19 jarduera anitz eskainiko dizkie gazteei, besteak beste, museoetan, gune irekietan, gizarte-etxeetan, ostalaritzako establezimenduetan, estudioetan zein hiriko beste toki batzuetan egingo direnak.

Ordenagailua birziklatzeko, 3D eta DJ lantegiak, txalaparta, musika talde gazteen eta laburmetraien lehiaketa eta BMX lehiaketa dira gazteek programan topatuko dituzten ekintzetako batzuk.

Udaberri-udako denboraldian 4.000 parte-hartzaile inguru izan ziren 19 jardueretan banatuta."Lehen edizio honek sendotu egiten du Gauekoak programa Gasteizko gazteen eta elkarteen egituran, eta horixe da gure udal antolakuntzaren helburua hain zuzen, programa honen alde egitea", azpimarratu du Gazteria zinegotziIñaki Prusillak.

Une honetan 21 elkartek osatzen dute Gauekoak programa federazio batean bilduta, eta federazio horrek entitate berriak sartzeko ateak irekita ditu. Gonbidapena egiten diegu Gasteizko gazteei diziplinarteko proiektu partekatu honetan parte hartzera, ez bakarrik aisialdia, ikuskizunak eta era guztietako ekintzen kontsumitzaile gisa, baizik eta proiektu honen proposamen eta jarraipenean parte aktibo izatera, Elkarteen Federazioak eta Gazteria Zerbitzuak gazteen esku utzitako bitartekariak erabilita”, azpimarratu du Prusillak.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago