Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren hirugarren edizio honetan ekintzailetasuna eta finantzazio aukera berriak izango ditugu eztabaidagai. Eredu ezberdinak entzun eta adibide zein bizipen profesionalak partekatuko digu.
Azaroaren 3an jarri dugu hitzordua Oronan eta enpresa zein ekonomia alorreko zeinbat aditu bertaratuko dira. Arlo sozioekonomikoko profesionalek planteaturiko gaiarekiko duten ikuspegia azalduko dute eta haien ibilbidean oinarrituriko argudio zein adibideak jarriko dituzte.
Hitzaldiak, solasaldiak, dinamikak... elkar ezagutu, ikasi, ideiak partekatu eta elkarlana sustatzeko aukerak eskainiko ditugu, #ElkarArgituz.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.