Miñaoko teknologia parkera joateko autobus zerbitzua hobetuko dute

Erredakzioa 2016ko irailaren 16a

Autobus lineak bi ibilbide izango ditu Gasteiztik irtetzeko. Goizeko 07:00etatik 19:00etara egongo dira autobusak.

Miñaoko parke teknologikora joateko autobus zerbitzua hobetuko dute. Izan ere, gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman dio Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Teknologia Parkearen arteko lankidetza-hitzarmenari, industrialde horretarako garraio publikoa hobetzeko.

Teknologia parkerako autobus lineak bi ibilbide izango ditu Gasteiztik irtetzeko (ekialdea eta mendebaldea). Guztira 15 geldialdi izango ditu hirian zehar, eta beste 8 geldialdi teknologia parkera iristeko. Itzuliko ibilbideak eskema berari jarraituko dio. Maiztasunari dagokionez, 14 zerbitzu izango dira , 07:10etik hasita 19:00etara.

Hitzarmen honen bitatez, Udalak konpromisoa hartzen du Miñaorako garraio erregularraren finantzaketan ekonomikoki parte hartzeko, urtean 20.000 euroko gehienezko muga jarrita; baita Teknologia Parkeari laguntzeko ere zerbitzua hobetzeko ibilbideak eta egutegiak diseinatzeko, eta garraioa normaltasunez garatzeko beharrezko diren administrazio baimenak errazteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago