Arabako baserrietako produktuak salgai, larunbatean, Urrezko Zeledonen plazan

Erredakzioa 2016ko irailaren 9a

Nekazaritza Azoka Gardenaren XIV.edizioan hogei saltoki izango dira.

Larunbatean, hilak 10, XIV. Nekazaritza Azoka Gardena izango da Urrezko Zeledonen plazan, Baratzetik zure mahaira bitartekarik gabe lemapean. Hitzordua 10:30ean hasi eta 14:00ak arte luzatuko da.

Hogei bat saltoki izango dira, eta bertaratuek Arabako baserrietako produktuak zuzenean erosi ahalko dituzte: lekaleak, barazkiak, hestebeteak, Idiazabal gazta, eztia, ogia, ardoa, txakolina eta garagardoa, hain zuzen.  Slow Food-en eskutik bertako produktuen dastatzea, hestebeteak prestatzeko saioa eta bertako lekaleen erakusketa ere izango dira. Txikienentzat baserri puzgarria izango da.

Informazio gehiago: Nekazaritza Azoka Gardena

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago