Txakurrak adoptatzeko kanpaina izango da asteburuan Probintzia plazan

Erredakzioa 2016ko ira. 9a, 09:36

Bereziki arriskutsu izan daitezkeen txakurren adopzioa bultzatu nahi du Apasos elkarteak. Txakurtegian dauden 78 txakurretatik, 38 halakoak dira.

Adoptatuko nauzu? lemarekin, txakurrak adoptatzeko X. kanpaina izango da asteburu honetan Probintzia plazan.

Ekimenaren helburu nagusia Animaliak Babesteko Zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzea da, hau da,  jabeak bilatzea, beste animaliaren bat erosi ordez horiek har ditzaten.

Apasos elkarteak antolatutako kanpaina honek bereziki aintzat hartuko ditu arriskutsu izan daitezkeen txakurrak. Une honetan, Animaliak Babesteko Zentroan dauden 78 txakurretatik, 38 halakoak dira. APASOS elkartetik behin eta berriro gomendio egiten dute halako animaliak gogokoak dituztenek adopta ditzatela, eta ez erosi.

Asteburako egitarau zabala prestatu dute, larunbateko 12:30etik aurrera. Besteak beste, adoptatzeko dauden txakurren erakusketa, txakur-lehiaketa eta txakur hezkuntzako lantegia izango dira.

Egitaraua

Irailak 10, larunbata

Goizean

12:30: Adoptatzeko txakurren erakusketa. Animaliak Babesteko Zentroko eta harrera-etxeetako txakurrak erakutsiko dira, jabe on bat beharko luketenak, jendeak ikus ditzan eta adopzioak bultzatzeko.

13:30: Txakurrak kontrolatzeko eta substantziak detektatzeko ariketak,  Kultura Kaninarekin

Arratsaldean

18:30: Txakur-lehiaketa: txakurra baduzu, zatoz bertara, eta har ezazu parte lehiaketan.

20:00 Txakur-lehiaketako sarien banaketa.

 

Irailak 11, igandea

Goizean

12:00: Egizu argazkia maskotarekin,  Ekia argazki-estudioaren eskutik.

12.30: Adoptatzeko txakurren erakusketa —gogoan izan zu bezalako jabe baten premia dutela—. Zozketa solidarioaren emaitzak (Nikon kamera)

13:30: Txakur-ariketa, txikientzat. Kultura Kanina

Arratsaldean

18:30: Kirol hezkuntzako lantegia, Kokotea Ekologiarekin

19:00: Txakur hezkuntzako lantegia, Kokotea Ekologiarekin

19:30: Jolasak, zure txakurrarekin, Kokotea Ekologiarekin

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide