2016/09/07 09:00
Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailak euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzen deialdia egin du 2016rako eta 2017rako.
Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak, baita ahozko transmisioko iturriak ere, izango dituzte oinarri.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, irailaren 7tik aurrera.
Informazio gehiago: Euskal Herriko agintaritzaren aldizkaria
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.