Euritan dantzan - Gatibu

 

Euritan dantzan – Gatibu

Bizirik nau,
ta holan sentitzen naz
topera nau,
geur inork ez nau geldituko.

Egun goibel hau
egun argi bihurtu nahi dot gaurkoan
Gogoa dekot eta
kale erdixen ez dot inoren baimenik biher
dantzan hasten naz ie…
Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien.

Eurixe da, ah, ah!
eurixe da, ah, ah!

Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustitte.

Ta ur tantak goitik behera
Ustaritzen zein Gasteizen
bardin-bardin jausten dire, kalien…
Euritan dantzan, euritan dantzan
kalien! euritan dantzan, euritan dantzan
kalien!

Udazkena
eta erropa zaharrak
zer gehixau bide
zorixontxu izeteko.

Joan etorri bet da gure bizixe, ta une honek
hostixek dire, beraz denbora txarrari
aurpegi ona jartzen badakit,
holan nabil ni ie, ie…

Ie,
dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien…

Eurixe da, ah, ah!
eurixe da, ah, ah!
Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustitte

ta ur tantak goitik behera
Santurtzi zein Iruñean
bardin-bardin jausten dire kalien! ()
Euritan dantzan euritan dantzan kalien! euritan dantzan, euritan dantzan kalien! Euritan dantzan, euritan dantzan kalien! kalien…

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide