Kantari

Eskuetan - Pirritx eta Porrotx

Kantari 2016ko ira. 5a, 20:49

Eskuetan Pirritx eta Porrotx

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak
Eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana.

Sekreturik isilena
ala berririk onena
desiorik sakonena,
gure esku dago dena, den dena.

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu berri bat.

Nik zuri kaixo esatea
zuk niri zer moduz lagun
zu zara nire maitea
denok ikasi dezagun.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana… esana…

Eskuetan, hizkuntza eskuetan
eskuetan daude hitz guztiak
eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat!

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bat,
eskuetan

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago