Kantari

Lehia ez da nahia - Imuntzo eta Beloki

Kantari 2016ko ira. 5a, 19:43

 

Lehia ez da nahia – Imuntzo ta Beloki

Herri ttiki batekoa nintzen, herri kirolen morroia
lehiaren maitale itsua, ukitu nahi nuen goia
neska kontuak ere tarteko apustu eta orroia
destinuak berak nahi bezala ordea idatzi zidan gidoia.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina
Zainetan nuen lehiarako grina
Denborarekin pasa zitzaidan bihotzeko mina.

Neska batetaz txoratu nintzen, nola txoratu gainera
Gau eder batean esan zidan: “Gurea doa hastera”
Ilargipean etzan ginen ta belaunetik izterrera
Behatza laster irristatu zen desio nuen oihanera
Ez nuen uste gaur iristerik zure ihintzetan bustitzera.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina
Zainetan nuen lehiarako grina
Denborarekin pasa zitzaidan bihotzeko mina.

Gozatzea eta sufritzea ere nabari ziren arnasan
Gure azken amodio gaua zen, hura amodiua bazan
Maitasuna lehia bihurtu zen lehia maitasuna ez zan
Ameriketara alde egin nuen ezin bainuen hura jasan.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen ez zela berdina
Zainetan nuen lehiarako grina
Denborarekin pasa zitzaidan bihotzeko mina.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago