alea.eus

Sweet Mary – Betagarri

Kantari 2016-09-05 19:18

Sweet Mary – Betagarri

Maria izena jarri zion aitak
Monjetan egin ditu ikasketak,
Erizaina izango da ama bezala
Herriko elizan ezkonduko da.
Baina Mariak badauka etxean
kontatuko ez duen sekretua
Hasi da abesten orain dela gutxi
montatu duten ska taldean.

DANTZAZAZU! SWEET MARY!
DANTZAZAZU! SWEET MARY!

Ailegatu da berriro astelehena,
gona laukidun uniformea,
noiz iritsiko berriz ostirala
berriz abesteko lokalean.
Baina Mariak badauka etxean
jantziko ez luken beste jantzia,
ska laukidun tiranteak eta
Marteen,s botak erosi berriak.

DANTZATZEKO! SWEET MARY!
DANTZATZEKO! SWEET MARY!

Baliteke inoiz ez ibiltzea
berarentzat zeukaten bidea,
ta agian mantal txuria soineko
beltz batengatik aldatzea.
Baina Mariak badauka etxean
afalorduan esatekoa,
familia aurrean arituko dela
herriko jaietan kontzertuan.
DANTZAZAZU! SWEET MARY!
DANTZAZAZU! SWEET MARY!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa