Kantari

Zuk esan-Bide Ertzean

Kantari 2016ko ira. 5a, 19:03

 

 

Zuk esan – Bide ertzean

Nora ote goaz? zuk esan
aurrera, atzera? zuk esan
jokoa nola den zuk esan
garailerik baden zuk esan

Joan zinen joan gabe
eta orain zer?

Zer egingo dugu? zuk esan
etxea margotu edota
erortzen laga bere horretan
utzikeriak jota zuk esan

Joan zinen joan gabe
eta orain zer?

Emadazu seinale bat
lehen baino lehen
seinale bat arren, arren

Nora ote goaz? zuk esan
aurrera, atzera? zuk esan
jokoa nola den zuk esan
garailerik baden zuk esan

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago