150.000 bisitari baino gehiago Garaio eta Landako hondartzetan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko ira. 5a, 12:19

1.198 lagunek erabili dute Aldundiaren bizikletak maileguan uzteko zerbitzua.

Uda honetan 158.619 bisita jaso dituzte Garaio eta Landako hondartzek eta Mendixurko parkeak, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Ekainaren 11tik irailaren 4ra arte luzatu den udako kanpainan Landako hondartza izan da bisita gehien jaso duena, guztira 93.264 lagun bertaratu baitira. Garaioko bi hondartzek, bestalde, 65.022 lagunen bisita jaso dituzte, eta Mendixurko parkeak, aldiz, 336 lagunen bisita.

 Udako kanpainaren balantzea egiteko orduan, Garaioko Informazio Bulegoan izandako bisitak era kontuan hartu dituzte. Informazio eske gerturatu ziren 2.629 lagunetatik, % 8 baino gehiago atzerritik zetozen. Hala ere, bisitarien erdia baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegotik etorri zen (550 arabar, 562 bizkaitar eta 453 gipuzkoar).

 

 Bizikletak maileguan uztea

Bizikleten mailegua izan da aurtengo kanpaina egin den eskaerarik handiena, izan ere, aurten,  Aldundiak bizikletak maileguan uzteko zerbitzua eskaini du; aurten, 1.198 lagun izan dira guztira bizikleta eskatu dutenak, eta horietatik % 37 adingabeak ziren.

 Era berean, udan zehar, pertsona askok parte hartzen du urtegiko parkeetako ingurumen heziketako proposamenetan. Zehazki, Mendixurko parke ornitologikoko interpretazio ibilbideetan, hezkuntza tailerretan eta udako tailerretan, 906 lagun izan dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide