Dirulaguntza hauen helburua 2016-2017 ikasturterako A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikularen prezioa gutxiagotzea da, beti ere Arabako HABEk homologaturiko euskaltegietan.
Dirulaguntzaren onuradunek Araban edo Trebiñun erroldatuta egon behar dute eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatu beharko dira.
Izen emate epea 2016ko irailaren 5a eta 30a bitartekoa izango da, biak barne.
Informazio gehiago: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila