Arabako helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntzen deialdia

Euskararen Agenda 2016ko irailaren 5a

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aurkeztutako deialdi honen xedea Arabako 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea da.

Dirulaguntza hauen helburua 2016-2017 ikasturterako A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikularen prezioa gutxiagotzea da, beti ere Arabako HABEk homologaturiko euskaltegietan.

Dirulaguntzaren onuradunek Araban edo Trebiñun erroldatuta egon behar dute eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatu beharko dira.

Izen emate epea 2016ko irailaren 5a eta 30a bitartekoa izango da, biak barne.

Informazio gehiago:  Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago