2016/09/30 09:00 - 13:30
Deialdi honen xedea 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea da, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira.
Onuraduna Arabako edo Trebiñuko euskaltegi homologatu batean matrikulatu beharko da, 2016ko irailaren 5a eta 30a bitarteko epean (biak barne).
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Izen emate epea: 2016ko irailaren 5a eta 30a bitartean (biak barne)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.