Lana bilatzeko trebakuntza saioak eskainiko dituzte Gasteiz, Guardia eta Laudion

Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 11:57
Aldundia eta Udalen lokaletan egingo dira saioak. / Quintas

Bost hilabetez, astean lau egunetan bilduko dira langabeak egitasmo berri honetan; irailaren 30era arte eman daiteke izena.

 
Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak, uztailean, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, urrian enplegu anezka bana abiarazteko Gasteizen, Laudion eta Guardian. Hiriburukoa finantzatzen Telefonica Fundazioak eta Europako Gizarte Funtsak ere hartuko dute parte. Izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da.
 
Enplegu egitasmo honetan, 60 langabeturi lagunduko zaio lanpostua bilatzeko lanean trebatzen –lan merkatuaren beharrizanen arabera, betiere–, eta laneratzeko aukerak gehitzen. Gasteiz, Laudio eta Guardian 18 eta 59 urte bitarteko langabetuak dituzte helburu. Programa honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek langabetuak izan beharko dute, eta behar bezala izena emanda egon Enpleguko Zerbitzu Publikoan.
 
Betebehar horiez gain, ez da prestakuntza profil jakin bat bilatzen eta ez da eskatzen lan merkatuko sektore jakin batean esperientzia izatea; era bateko eta besteko ibilbideak dituzten pertsonentzako dago irekita parte hartzea, lan arlo batzuetako zein bestekoentzako, esperientzia eduki zein ez.
 
Gasteiz, Laudio eta Guardiako enplegu proiektu honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek irailaren 30a arte daukate programan izena emateko. Aukeran dute on-line egitea izen ematea, webgunearen bitartez (http://www.lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion) edo herri bakoitzeko bulegora bertara joanez eta han bertan aurkeztuz eskabide orriak:
 
Trebakuntza
 
Enplegu saio hauek curriculuma egiten ikasteko ikastaro bat baino askoz gehiago da. Enplegu agentzia bat ere ez da, lan eskaintzak egin edo kontratuak bideratzeko. Formula berritzailea da, lana bilatzeko trebakuntza trinko bat da, taldean, elkartasunean eta era desberdinean egiten dena.
 
Parte hartzaileak astean lau egunetan bilduko dira bost hilabetez, Aldundiak eta Udalek lagatako lokaletan. Teknikari batek gidatuko ditu jarduerak: coaching saioak eta adimen emozionalekoak izango dira, komunikazio dinamikak, norberaren marka lantzeko eta 2.0 enplegua bilatzeko saioak; elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua; enplegagarritasun mapak egiten ikasteko saioak; enpresak bisitatuko dituzte; ekintzaileekiko bilerak izango dira, eta lan bitartekaritzako prozesuak aztertuko dira giza baliabideetako arduradunekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide