Aldundiak 176.000 euro inbertituko ditu proiektu turistikoetan

E.U. 2016ko abu. 25a, 14:15

Aldundiak 176.000 euroko inbertsioa egingo du egitasmo turistiko berriak abiatzeko.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak orain dela bi hilabete argitaratu zuen enpresa txiki eta ertainentzako eta turismoaren sektoreko autonomoentzako dirulaguntza deialdi bat, 30.000 euroz hornitua, lurraldeko turismo industria "suspertzeko” eta Araba turismo helburu gisa “indartzeko”. Deialdiak lehentasuna eman dio proiektuen berrikuntzari eta lurralde historikoan turismo okupazioa urteko urtaro besberdinetara zabaltzeko ekarpenari.

Onartutako proiektuetako batek tresna multzo bat garatuko du (web orria, bidaia agentzia handizkarientzako multimedia euskarria eta abar), ezagutzera emateko Izkiko golf zelaia, Arabako Aldundiak kudeatzen duena, eta Araban kirol hori egiteko dauden gainerako instalazioak. Sustapen horrekin batera golfa enoturismoarekin, gastronomiarekin edo Euskadiko hiriburuetarako bisitaldiarekin lotuko duten hainbat ibilbide egongo dira diseinaturik.
 
“Euskadin ez dago estrategia espezializatu bat golfarekin lotutako turismoa sustatzeko, eta ekimen horren bidez Arabako eskaintza abantailazko egoera lehiakor batean jarri ahal izango da”, azpimarratu du Cristina Gonzálezek.
 
Proiektuen zerrendan honakoak daude sartuta: merkaturatzea ibilketa nordikoan –Araban daude Euskadiko Nordic Walking Zentroen erdia baino gehiago ezpezializaturiko aldizkari digitala merkaturatzea, abian jartzea Arabako Errioxan mahastien eta upeltegien artean oinez, txirringaz edo segwayz egiteko ibilbideak, gailu mugikorretarako aplikazioekin sustatuko direnak, eta teknologia berriak erabiliko dituzten ostalaritza enpresen turismo sustapena egiteko jarduketak.
 
Aiaraldean Murgako dorrea sustatzeko estrategia oso bat diseinatu eta garatzea izango da Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren laguntza ekonomikoa izango duen beste ekimen bat. Estrategia horren barruan honakoak sartuko dira: QR kode sistema bat eta web orri berri bat, baliabide hura merkaturatuko duena ezkontzak eta ekitaldiak egiteko, bisitaldi gidatuak eta antzestuak egiteko eta txakolina saltzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide