Badatoz, badatoz! Hemen ditugu Gernikako Andra Mari eta San Roke jaiak. Gaur, abuztuak 11, metxa piztuko du Esne Beltza musika taldeak eta, guztira, 18 musika talde ikusi ahal izango ditugu. Ikuskizunak doanekoak izango dira eta aukera zabala egongo da; erritmo elektrikoak, leunagoak... denetarik!
Aurtengo jaiak energia beterik datoz eta parte-hartzera gonbidatu nahi dizuegu, euskara plazaratu eta egunotaz hizkuntzarekin gozatzea.
Horrekin batera, Bai Euskarari Ziurtagia duten zenbait taberna, jatetxe, denda... gomendatu nahi dizuegu; giro on eta euskara presente dagoen leku bila baldin bazaude... ez bilatu gehiago!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.