Gasteizko Jaiak 2016

Autobus zerbitzua areagotuko dute Gasteizko jaietan

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 14:29

Arabako Errioxak eta Aiaraldeak hiriburuarekin dituzten bidaia kopurua handituko dute.

Gasteizko jaiak direla eta, hiriburua eta Arabako Errioxa eta Aiaraldea arteko autobus zerbitzua areagotu egingo dute, iazko eskaintzak izan zuen arrakastaren ondoren.

Aldundiak jakinarazi duenez, abuztuaren 4tik 7ra Gasteiztik Logroñora doan 9 lineak bi, hiru edo lau zerbitzu gehiagio emango ditu; honek Arabako Errioxako herri askori ematen dio zerbitzua. Eta Gasteiztik Harora doan 12 lineak, berriz, sei zerbitzu gehiago emango ditu norabide eta egun bakoitzean.

Gasteiz eta Aiaraldea artean ere garraio aukera gehiago izango dira hurrengo egunetan. Gasteiz eta Izarra lotzen dituen 14 lineak eta Gasteiz eta Amurrio eta Laudio lotzen dituen 15 lineak zerbitzu gehiago emango dituzte; hain zuzen ere, normalean ematen dituztenak baino zerbitzu bat, bi edo hiru gehiago norabide bakoitzeko.
 
Zerbitzu berriei buruzko informazio guztia Aldundiaren web orrian (www.araba.eus/alavabus) ikus daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago