Euskara sustatuko duten hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Aldundiak

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 12:48

Besteak beste, 'Euskaraz bizi' astea antolatu dute aurten Arratzua-Ubarrundian.

Diputatuen Kontseiluak 48.000 euro bideratzea onartu du Arabako Kuadrillekin, "euskara gizarteratzen laguntzeko" hainbat jardueraren bidez. 

Euskararen Plan Estrategikoa (2014-2017) betetzeko helburuarekin, Arabako Aldundiak euskara bultzatuko duten hainbat proiektu diruz lagunduko ditu. Kuadrillek –Gasteizek izan ezik–, Trebiñuko Udalak eta Euskararen Foru Zerbitzuak osatu dute programa.

Hala, Gorbeialdea Kuadrillako “Gorbeiapeko gazteak, euskaraz!” programa, Añanako "Familian euskaraz", Aiaraldeako "Aiaraldea euskaraz 2016", Lautadako "Euskaraz hartu, euskaraz busti", Mendialdeko “Familiekin elkarlanean Arabako Mendialdeko haurren eta gazteen euskararen erabilera indartzea" programa, Errioxako "Kalean bizi-bizi" eta Trebiñuko "Saretzen" ekinaldiak bultzatuko ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago