Gasteizko jaietan janari eta artisau produktuen merkatua egongo da Loma Jeneralaren plazan eta aurten lehen aldiz, arabar jatorriko 17 ekoizle eta artisau bilduko ditu. Abuztuaren 5ean, 6an, 7an eta 8an egongo da zabalik, 09:00etatik 15:00etara.
Honako postu hauek aurkitu ahal izango dira janariaren atalean: urdaiazpiko eta hestekien salmenta postu bat, ogi, gozo eta gazten bi postu, ogi eta gozoen postu bat, gazta salmentako lau postu eta txakolin-postu bat. Artisautzari dagokionez, alpargatak, ehun-artisautza, brontzezko edo zeramikazko produktuak, zilarrezko bitxiak eta papergintzako produktuak egongo dira.