Ertzaintzaren arabera, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz furgonetan zihoan emakumezkoa hil da eta gidatzen ari zen gizonezkoa ere larri zauritu da, eta Miranda de Ebroko Santiago ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, A-1 errepidean zirkulazioa moztu behar izan dute, eta N-1 errepidera desbideratu; 12ak aldera errei guztiak zabaldu dituzte, hala ere Ertzaintzaren arabera, inguruan sortu diren zazpi kilometroko auto-ilarak arratsalde arte ez dira desagertuko.