Liburu Gomendioa: `Gauzak ez ziren sekula berdinak izango´

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko uzt. 22a, 10:35

Ziurtagiria duten zenbait liburu-dendak liburu gomendioak egiten dizkigute hilean behin.  Gaur, Elkar argitaletxeak egindako gomendioa ekarri dugu gurera, Iñaki Irasizabalen `Gauzak ez ziren sekula berdinak izango´.


GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO 

Iñaki Irastizabal

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gaine- an ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera alda- tuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egi- ten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, bikti- ma baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabai- teko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa...

 

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du. Bere liburuen artean daude Burua txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Mendaroko txoko- latea, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia, Aita gurea. 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago