Euskararen arloan denok batera joanda

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko uzt. 21a, 11:28

Egun hunkigarria izan zen uztailaren 1ean partekatu genuen #BaiEuskarariSariak ekitaldia.

Donostia 2016 Gunean elkartu ginen Euskal Herriko eragile ezberdinok arlo sozioekonomikoan euskarak duen presentziaren garrantzia nabarmentzeko. Orain arte lan-munduaren euskalduntzearen alde egindako esfortzua aitortu zen eta urratsak ematen jarraitzeko indarrak batu ziren.

Aurtengo saridunak Mikel Lezamiz, Sorginen Museoa eta Lezea eta Laneki izan dira eta jasotako aitorpena partekatu zuten bertan izan ziren Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresa, elkarte eta instituzioen ordezkariekin.

Saridunek diskurtso sakon eta indartsuak eskaini zituzten, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eskainitako aitorpenari erantzun emanez eta elkarlanean euskararen presentzia sustatzeko beharra nabarmenduz. 

Gaurkoan, Kepa Altubek, Lanekiren izenean, eskainitako mezu indartsu eta itxaropentsua berreskuratu nahi izan dugu:


Kepa Altube - Laneki

Eskerrikasko Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko komunitateari; ez dakizue… ez dakizue zer nolako poza, zer nolako ilusioa eta zer nolako itxaropena eman digun sari honek.

Aurten 15 urte egiten ditu Laneki elkarteak, 2001ean hasi ginen eta 15 urte horrela ospatzea, ez duzue imaginatu ere egiten zein ilusio handia ematen digun lanean jarraitzeko.

2001ean hasi ziren, bai ikaslan Gipuzkoatik eta Heteletik, bi pertsona eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzatik lanean Lanbide Heziketan euskaraz zerbait egiteko, euskaraz nahi dugulako bizi. Guk euskarazko materialak egiten ditugu Lanbide Heziketarako; irakasle talde bat gara, irakasleak 6000 edo bagaude bertan, Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia,  Ikaslan Araban eta Heteleko irakasleak gara eta bertan material digitalak egiten ditugu; sari hau da irakasleentzako.

Aipatu beharra dago ere, segituan, edozein lekutan, konfiantza guztitz, bai Gipuzkoako Foru Aldundian, bai Bizkaiko Foru Aldundian, Arabako Foru Aldundian, edo Buruntzaldeko Udaletan, edo Debagoieneko Udaletan, Tolosako Udalan edo enpresetan ere, hor daudela eta konfiantza dutela gure proiektuarekin, aurkeztu eta esan, esaten digute:  “hau zoragarria da”.  Gonbidatzen zaituztet denoi jakinbai.eus  ikustera.

Momentu txarrak ere izan ditugu, krisiak ere izan dira, eta hor garrantzia handia izan dute  Ikaslan Gipuzkoako kudeatzaileak izan diren pertsonak; azken finean, pertsonak dira Laneki egiten duten jendea, eta pertsona horiek, denak, irakasleak dira, irakasleak eta langileak.

Irakasleak dira garrantzitsuak eta sari honen zati handi bat eurena da ere; aipatu nahi dut bertan lan egiten dutenak; aurten 12 talde irakasle dira materialak sortzen dituztenak D ereduko ikasleek klaseak euskaraz hartu ahal izateko.

Bai Euskarari Elkarteari, esker mila; Bai Euskarari komunitateari, mila esker; konpromezua hartuta dugu, baina honek balio digu konpromezu gehiago hartzeko eta aurrera jarraitzeko.

Eta gauza bat: euskararen arloan denok batera joanda, ikusten duzue zer nolako indarra hartzen duen, eta hau da eredu bat, Bai Euskarari Ziurtagiria da puntu bat, Laneki da beste bat... baina danok, zuek danok, euskararen alde lan egiten duzutenok, zuek ere saria merezi duzue.


[BIDEOAK]

 

#BaiEuskarariSariak laburpen-bideoa

 

#BaiEuskarariSariak - Rikar Lamadrid - Lanekiko Presidentea

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago