Lanabes egitasmoari buruzko erreportaia garatu dute Diario Noticias de Alava-tik. Arabako enpresa, elkarte eta erakundeek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko egiten duten lana goraipatu dute. Azken 20 urteotan hizkuntzaren egoera gizartean asko aldatu da eta enpresa munduan ere pausuak ematen ari dira. Egun, Araban, 150 enpresek egiten dute lan euskara kontuekin eta geroz eta gehiago dira euskara sustatzeak ekartzen dituen onurez ohartzen direnak. Lan horretan, besteak beste, eragile hauen inplikazioa nabarmentzen da: Arabako Foru Aldundia, SEA, Arabako Merkataritza eta Industria ganbara, Merkataritza Federazioa, Oreka IT, Electra Victoria, Laneki eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea.
Hona hemen erreportai osoa:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.