El Pregon tabernak egindako Mi Nigiri pintxoak Arabako Pintxoen 3.Aste Nagusiko Urrezko Pintxo saria lortu du. Michel Sagredo izan da mokadu garailearen egilea. Lima merengea, tuna eta tapioka nahasten dituen mokadutxoa dugu. Zilarrezko Pintxoa La Regadera jatetxeko Mikel Fiestras sukaldariak eskuratu du, Txi-txa-rro pintxoarekin. Azkenik, Brontzeko Pintxoa Murgiako La Casa del Patron tabernak irabazi du. Tabanco tabernak herritarrek ematen dute saria jaso du.