2017ko apirilaren 1etik aurrera, Forondako aireportuak bidaiarien hegaldiak eskaintzeko moduan izango da. Izan ere, VIA sozietateak hegaldi erregularrak eskaintzeko operatiboa lehiaketara ateratzea erabaki zuen atzo, eta udaberrirako zerbitzua martxan jartzea espero dute. Helburua Araba eta EAE helmuga turistiko izatea litzateke, besteak beste. Orain, enpresek euren proposamenak aurkeztu behar dituzte, abuztuaren 25a baino lehen, bakoitzak aukeratzen dituen helmugak erabakiko ditu. Irailaren 13tik aurrera esleituko dute zerbitzua eta 2017an zehar martxan jarri beharko dituzte hegaldiak. Hegaldi hauek Gasteizen izango dute irteera eta helmuga eta helburua Arabara eta EAEra bidaiariak erakartzea izango litzateke. Kontratua hiru urteko luzera izango du, hortaz, 2020ra arte gauzatuko litzateke. Litekeena da Forondak hegaldi merkeak eskaintzea bai Estatu barruan zein nazioartean.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatzen duten VIA sozietateak bere “kezka” agertu du azken hilabeteetan aireportuak bizi duen lan gatazka dela eta.