Gaur, hilak 11, datorren ikasturtean 2016/17 Lanbide Heziketan matrikulatzeko epea ireki du Egibidek; Arriaga, Jesus Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo eta Nieves Cano zentroetan, hain zuzen ere.
Datorren ikasturterako berritasunen artean, euskararen presentzia handiago izango dela nabarmentzen da. Izan ere, "eskaintza hirukoiztu" egin dela adierazi du Lanbide Heziketako zuzendari Xabier Lopez de Santiagok. Horrela euskarazko zikloak hurrengoak izango dira: Administrazio eta Finantzak, Mantentze-lan Electromekanikoa, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak, Mekatronika Industriala, Automatizazioa eta Robotika Industriala eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua.
LH Dualan 110 ikasle
Bestalde, Lanbide Heziketa Dualan ikasle kopuru bikoiztu dela iragarri dute. Horrela, guztira 110 ikaslek Egibideko geletan ikasteaz gain bere formakuntza 40 enpresa baino gehiagotan osatuko dute, praktikak egiten.