Iñigo Arandia: "Afektiboki maila txukunean gaude, sexualki ez horrenbeste"

Estitxu Ugarte 2016ko uzt. 9a, 12:00
Iñigo Arandia, Kaixomaitia.eus webgunearen arduraduna.

Ekainean aurkeztu zuten euskal herritarren harreman afektibo eta sexualen inguruko lehen ikerketaren emaitzak. Euskaldunen harremanetarako kaixomaitia.eus webgunearen arduradunek osatu dute lana, Aztiker soziologia ikergunearen laguntzarekin. 4.000tik gora erabiltzaile duen webgunearen sortzailea eta arduraduna da Iñigo Arandia; ikerketaren ondorioen inguruko balorazioa partekatu du ALEArekin.

Zer dela eta erabaki zenuten ikerketa egitea, nola sortu zen ideia? 

2005. urteko abenduan egin genuen gogoeta batetik abiatu zen. Webgunearen inguruan hausnartzeko eta etorkizunera begirako garapena aztertzeko egin genuen gogoeta, gune bat osatu genuen, eta blog bat abiatu genuen. Interesgarria iruditu zitzaigun inkesta hori egitea, batetik bloga elikatzeko baina baita ere gauza gutxi dakigulako euskal herritarren harreman afektiboen eta sexualen inguruan, askotan topikoetan oinarritzen gara, eta zer dagoen ikusi nahi genuen. Hasieratik argi genuen Aztikerrekin elkarlanean egin nahi genuela, bereziki gu ez garelako soziologoak, ezta antropologoak ere; gauza behin hasita, eta gure baliabideekin ahalik eta gauza serioen egiteko asmoarekin, erabaki genuen haiengana jotzea.

Topikoaz harago, sexu harremanen inguruan ikerketarik ez da argitaratu orain arte. Datu gutxi eta topiko asko? 

Egia da Euskal Herriko Unibertsitateak nerabeen arteko ikerketa bat egin zuela, baina bestela ez zegoen ezer. Egin dugun ikerketa bera zabala izan da, ez genuen gai bakarra jorratu nahi. Euskal Herrian ez dela ligatzen eta ez dela sexurik egiten topikoetatik abiatuta hasi ginen ikertzen, baina egia da zerbait zabalagoa egin nahi izan dugula, eta bereziki zoriontasun maila aztertu nahi izan dugu. Hortik aurrera alor ezberdinak aztertu ditugu, internetaren erabilera esate baterako. 

 Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 68. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide