"Ez naiz ni aldatu dena; alderdi sozialista aldatu da"

A.Amenabar / S. Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 8a, 10:28

Politikari karguak utzi eta irakasle lanetan ari bada ere, gertutik bizi du politika Gemma Zabaleta sozialistak; PSEE-EEk hausnarketa sakona eta proiektu berri bat behar duela esan du Solasalean saioan.

Hogeita bost urteko ibilbidearen ondoren, politika utzi eta irakasle moduan institutuan eskolak ematera bueltatzea erabaki zuen 2012. urtean Gemma Zabaletak (Donostia, 1957). Politikari begirik kendu gabe, besteak beste, euskara ikasteko baliatu ditu azkeneko urteak; euskara "aurkikuntza" bat izan dela aitortu du, hizkuntzarekin batera ezezagun zuen kultura bat ere deskubritu duelako. Aginte lekuetatik aldenduta, PSEren nondik-norakoak zorrotz jarraitzen ditu, alderdiak azken urteetan hartu duen bidearekin kezkatuta.

 

 Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 68. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago