Hurrengo asteetan zehar, hainbat euskal idazlek parte hartuko dute Europa ekialdeko MAC literatura jaialdian. Etxepare institutuaren babesarekin, Karmele Jaiok, Rikardo Arregik, Harkaitz Canok, Miren Agur Meabek, eta Eider Rodriguezek hitzaldiak eta errezitaldiak eskainiko dituzte; hain zuzen, Brno (Txekia), Ostrava ( Txekia), Wroclaw (Polonia), Košice (Eslovakia) eta Lvoven (Ukraina) izango dituzte hitzorduak.