Atzo goizean lan istripua gertatu zen Jundiz industrialdeko Zorelor enpresan. Makina batek harrapatuta langile batek oina galdu zuen. LAB sindikatuak salatu duenez, langile gazteak "baldintza prekarioetan" lan egiten zuen. "Hamaika aldiz salatu dugun arren, berriro diogu gertakari hauek ez dira kasualitatea. Atzo ere beste lan istripu bat gertatu zen Urnietan eta langilea larriki zauritu zen. Ildo horretan, sindikatuak gogorarazi du Euskal Herrian 2016ean jadanik 29 langile hil direla lan istripuz.