70 mokadu ezberdin Arabako Pintxoen Aste Nagusian

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 1a, 16:46

Arabako 36 establezimenduk 70 pintxo eskainiko dituzte, bakoitza bi euroan, ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean.

Ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean, Arabako Pintxoen Aste Nagusiaren III.edizioa ospatuko da. SEA Ostalaritzak antolatzen duen ekimen gastronomiko honetan guztira 36 establezimenduk parte hartuko dute, iaz baino bi gehiago. 70 izango dira lehiaketara aurkeztuko diren pintxoak, bakoitza bi euroan. Pintxo onenak zuzenean sukaldatuko dituzte Mendizorrotzako ostalaritza eskolan eta bertan erabakiko da irabazlea. Publikoak ere botoa emateko aukera izango du. Irabazleak Urrezko Pintxoa saria eskuratuko du, baita Euskal Herriko Pintxo lehiaketara sarbidea ere.

Ezagutu zeintzuk diren aurtengo edizioan parte hartuko duten pintxoak eta non dastatu ahalko diren: Arabako Pintxoen Aste Nagusia

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago