Hauteskunde Orokorrak 2016

Podemos garaile Arabako herri nagusietan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 27a, 09:45

Lurraldeko 53 udalerrietatik 22tan lortu du boto gehien, besteak beste, Gasteizen, Laudion, Amurrion, Agurainen, Zuian, Legution eta Trebiñun.

Elkarrekin Ahal Dugu-k irabazi ditu hauteskundeak Araban. %30,9ko babesarekin, guztira 51.602 boto. Udalerrika ere garaile atera da Araban eta herri nagusietan lortu ditu boto gehien. Izan ere, 53 udalerrietatik 22tan irabazi dute moreek, besteak beste, Gasteizen, Amurrion, Laudion, Zuian, Agurainen, Oionen, Iruña Okan, Trebiñun, Legution, Argantzunen, Araian, Dulantzin, Añanan, Armiñonen, Asparrenan, Barrundian, Erriberagoitian, Lantaronen, Moredan, Urizaharran, Oionen eta Zigoitian.

EAJ, beste 18 udalerritan

EAJk Arabako beste 18 udalerritan lortu du garaipena: Maeztu, Arrazua-Ubarrundian, Artziniega, Bernedo, Burgu, Donemiliaga, Eskuernaga, Gaubea, Harana, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kripan, Kuartango, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Okondo eta Samaniego.

PP eta EH Bildu

PP, aldiz, Arabako Errioxako udalerrietan izan da garaile batez ere eta Bilarren, Eltziegon, Bastidan, Ekoran, Guardian, Navaridasen eta Mañuetan eskuratu ditu bozka gehien. Zanbranan, Berantevillan, Lagranen eta Erriberabeitian ere irabazi du alderdi popularrak.

Azkenik, EH Bilduk soilik bi udalerritan lortu ditu boto gehien; Aramaion eta Zalduondon.

 

 EMAITZAK, ARABAKO UDALERRI NAGUSIETAN

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide