Kongresurako bezala, Senaturako ere lau ordezkari aukeratu behar zituzten arabarrek Espainiako Hauteskunde Orokorretan, lurraldeko biztanle kopurua dela-eta.
Duela sei hilabete bezala, hiru ordezkari lortu ditu Podemosek, oraingoan IUrekin batera, eta bat PPk: oso emaitza ezberdina 2011koarekin alderatuta, orduan PPk hiru senatari lortu baitzituen, eta PSEk beste bat.
Gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu. Emaitza, beraz, Kongresuaenaren ezberdina da, kontuan izanda senatariak aukeratzeko hauteskunde-sistema ere ezberdina dela.
LAU SENATARIAK:
Elvira Garcia Diaz (Elkarrekin-Ahal Dugu).
María Concepción Palencia Garcia (Elkarrekin-Ahal Dugu).
Angel Meson Miguel (Elkarrekin-Ahal Dugu).
Iñaki Oyarzabal de Miguel (PP).