Hauteskunde Orokorrak 2016

Botoen %80 zenbatuta, Podemosek bi diputatu lortuko lituzke Araban, eta PPk eta EAJk bana

Itsaso Estarrona 2016ko eka. 26a, 21:28

PSEk bere diputatua galduko luke, eta EH Bilduk ez luke ordezkaririk lortuko

Inkesta gehienek iragartzen zutena bete daiteke Araban, botoen %80 zenbatuta: Espainiako Kongresurako arabarrek aukeratuko dituzten lau diputatuetatik, Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioak (Podemos eta IU) bi lortuko lituzke, PPk beste bat eta EAJk laugarrena. Sozialistek, aldiz, abenduan lortu zutena galduko lukete, eta EH Bilduk ez luke ordezkaritzarik lortuko. 

Botoen ehunekoa: 

Elkarrekin Ahal Dugu: %31.

PP: %20,3.

EAJ: %16.

PSE: %15.

EH Bildu: %9,3.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago