Hauteskunde Orokorrak 2016

Arabar gutxiagok eman du botoa 14:00ak bitartean

Itsaso Estarrona 2016ko eka. 26a, 15:00

%3,3ko jaitsierarekin, parte-hartzea gehien murriztu den lurraldeen artean dago Araba, Espainiako gobernuak ordu bietan emandako datuen arabera

Abenduko Hauteskunde Orokorrekin alderatuta, arabar gutxiagok eman dute botoa gaur goizean zehar, Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan emandako datuen arabera. Zehazki, arabarren %34,38 joan dira hauteskunde-ikastetxera bazkalordua baino lehen, aurreko bozketen %37,65aren aldean. Alegia, 3,3 puntuan egin du behera parte-hartzeak lurraldean. 

Jaitsiera portzentaje horrekin, Araba izan da Espainia mailan parte-hartzea gehien jaitsi den bigarren lurraldea, Gipuzkoaren atzetik (-4,4). Edonola ere, bai Gipuzkoan, baita Bizkaian ere, Araban baino altuagoa izan da boto-emaileen ehunekoa. Hain zuzen, Euskadiko bataz-bestekoaren baino %1,6 baxuagoa izan da arabarren parte-hartzea, eta estatukoaren %2,5 txikiagoa. 

Kalte, nori?

Gaur arteko inkesten arabera, parte-hartze baxu batek hautesle aldakorragoak dituzten alderdiei egin diezaioke kalte, ezkerrekoak batez ere (sozialistakbatik bat, baina baita EH Bildu ere, azken bozketen argitan), boto-emaile egonkorragoak dituzten alderdien mesedetan (PP eta EAJ kasu). 

Edonola ere, behin-behineko datuak baino ez dira. Arratsaldeko 18:30ean berriz ere emango ditu Barne Ministerioak parte-hartze datuak. Kontuan hartzekoa da, era berean, posta bidezko botoa ia hirukoiztu egin dela, hauteskundeen data dela-eta: 14.107 eskaera egon dira lurraldean, abenduko 5.797ekin alderatuta, hautesle-erroldako bulegoaren arabera (8.310 gehiago). 

ALEAk Arabako emaitzen berri emango du gauean zehar. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide