Hauteskunde Orokorrak 2016

"Podemos efektua saihetsezina izango da alderdi guztientzat"

Anakoz Amenabar 2016ko eka. 24a, 11:36
Mikel Gomez eta Oliver Gomez politologoak.

Politika eta haren zirrikituak modu arin eta erraz batean erakusteko asmoz sortu dute Netpolitik gunea Mikel Gomezek eta Oliver Gomezek; hauteskundeen atarian, alderdien gabezia eta indarguneak aztertu dituzte.

Hauteskunde berriak beharrean, datorren igandekoak bigarren itzuli bat izango direla uste dute Mikel Gomez eta Oliver Gomez politologoek, eta mahai gainean elementu berriekin bozketa "are interesgarriagoa" izango dela. Sare sozialetan berriki abian jarri duten Netpolitik gunean (Facebook eta Twitterren) aztertu dituzte Espainiako hauteskunde kanpainako gako horietako batzuk.

Zeintzuk izan dira hauteskunde kanpaina honetan elementu nagusiak?

Oliver Gomez: Hainbat aldagai dira desberdinak eta horrek erakargarriago egiten dituzte hauteskunde hauek. Bi alderdiko sistema krisian dago, behintzat tradizionala, PSOE eta PP artekoa, eta entitate klasiko moduan ezagutzen ditugun alderdien nekea agerikoa da. Lidergo politikoak indarberrituta daude, geroz eta gehiago politikoei ematen zaie botoa alderdiei beharrean, eta ebidentzia handiena Pablo Iglesias da, baina aurretik Artur Mas ere izan genuen alderdien arteko oztopo nagusi bezala, eta Raxoi bera ere bada neurri batean. Presidentzialismoaren eztabaida mahai gainean izango da, egun dugun sistema parlamentarioak gabeziak erakutsi dituelako eta kudeaketa zaildu duelako, pentsa, hirugarren hauteskunde batzuk ere aipatu dituztela... ziurrenik, alderdiak aldaketak planteatzen hasiko dira aurki.

Mikel Gomez: Ez dut uste sistemak hirugarren hauteskunde batzuk jasan ditzakeenik eta egingarriagoa iruditzen zait transizio gobernu bat hiru indarren babesarekin (PP, PSOE eta Ciudadanos) eta liderretako bat aldatuta. Bide motzeko gobernu bat, alegia. Paktuez asko hitz egiten da, baina gobernagarritasunaz ari gara azken batean: Zer bide daude gobernu egonkor bat osatu eta politikak modu iraunkor batean egiteko? Zatiketa handi hau ikusirik, uste dut laster heldu beharko diotela eztabaida horri. 

 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 66. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide