Arabako 8 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa 2016ko ekainaren 23a

Araiako Umore Antzerkiaren jaialdia, Monstrenka jardunaldiak, Intacto, Mugako, Gasteiz Calling, Cortada film laburren lehiaketa, Bernaola jaialdia eta Gasteizko Ganbera musika jaialdia izan dira kaltetuak. 

Arabako 8 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, Araiako Umore Antzerkiaren jaialdia, Monstrenka jardunaldiak, Intacto, Mugako, Gasteiz Calling, Cortada film laburren lehiaketa, Bernaola jaialdia eta Gasteizko Ganbera musika jaialdia izan dira kaltetuak. 2015ean deialdi honetan diru-laguntza eskuratu zuten ekimen hauek baina aurten ez dute laguntzarik jasoko, dantzan.eus atarian jakinarazi dutenez.

Arabakoak ez ezik, Euskal Herri mailako antzerkia, musika, zine eta literaturaren inguruko zenbait jaialdiri ere eragingo die murrizketak: Lekeitoko Kale-Antzerki Jaialdia, Topagunearen Kultur Errota, Bidasoa Folk musika jaialdia, Aulestin Artedramak egiten dituen antzerki jardunaldiak, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Eako poesia egunak edo Lekeitioko Euskal Zine Bilera.

 

Iturria: Dantzan.eus

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago