Bai Euskarari, Enpresarean eta Lanabes jardunbide egokiak aurkeztuko dira Hitzargiak Topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko eka. 22a, 09:43

Ekainaren 23an eta 24an egingo da Hitzargiak Topaketa Hernaniko Orona Ideon. Hitzargiak Topaketaren xedea da biziberritze-prozesuan murgilduta dauden hizkuntza- eta hiztun-komunitateek elkar ezagutzea eta haien arteko harremanak sendotzea, etorkizuneko ibilbidean eraginkorragoak izan daitezen. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ere bertan parte hartuko du eta jardunbide egokitzat hautatu dituzten Bai Euskarari, Enpresarean eta Lanabes proiektuak aurkeztuko ditu Rober Gutiérrez elkarteko zuzendariak.

Hizkuntza ekonomiaren sustatzaile izeneko mahai-inguruan parte hartuko du Bai Euskararik ekainaren 24an. Mahaian izango dira, Rober Gutiérrezekin batera: Orlagh Ní Raghallaig (Foras, Irlandako gaelikoa), Mirjam Vellinga (Afûk, frisiera), Jorge Gimenez (Bikain eta Euslan, euskara) eta Ainhoa Irureta (Eika kooperatiba, euskara). Galdera ezberdinak jarriko ditu mahai-gainean Anaje Narbaiza moderatzaileak, besteak beste:

  • Hizkuntza gutxituen normalizazio prozesuan urrats handia litzateke lan-munduan eragitea. Nola lortu lan-munduan eragitea?
  • Badu balio erantsirik hizkuntza txikietan aritzeak lan-munduan?

Donostia 2016 hiriburutzaren programaren barruan antolatu dute Hitzargiak Topaketa.

Topaketaren egitarau osoa duzue hemen.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago