EH Bilduk erabaki du bertan behera uztea hauteskunde kanpainako gaurko ekitaldiak, Gasteizen gertatutako hilketa matxista salatzeko. EH Bilduk gogor salatu du azken erailketa matxista eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi die hildako emakumearen lagun eta senitartekoei.
"Emakume bat erail, txikitu eta hondakinen moduan botatzea ez da gertaera isolatu edo salbuespeneko gisa ulertu", azaldu du Arabako EH Bilduko hautagai Mikel Oterok. "Indarkeria matxista salbuespeneko gertakizun bat ez den neurrian eta gure egunerokotasunean bizi dugun neurrian, lehen mailako arazoa da EH Bildurentzat". Hori dela eta , kanpainaren gaurko ekimen guztiak bertan behera utzi dituzte.
Era berean, herritarrei dei egin die alderdiak, etzi mugimendu feministak herrietan deituko dituen elkarretaratzeetan parte hartzera.