Osasun Sailak eta Osakidetzak ezagutzera eman dutenez, Zika biruseko ustezko kasu bat aztertzen ari dira Araban, Gasteizen bizi eta bere jaioterria den Boliviara bidaiatu zen 42 urteko emakumearena, hain zuzen. Oraindik konfirmatzeke dago eta Osakidetzak argitu duenez, emakumea sintomarik gabe dago, etxean.
Bestetik, Zika biruseko bigarren kasua gertatu da Euskadin. Oraingo honetan, emakume bat da, 50 urtekoa, Gipuzkoan bizi dena, eta Domikinar Errepublikara bidaiatu ondoren, Osakidetzako zerbitzuetara joan zena, gripeak jota.
Lasaitasun mezua
Osasun Sailak eta Osakidetzak lasaitasun mezua helarazi nahi diote gizarteari. Era berean, opor garaia izanik, arrisku gehieneko herrialdetara egiten diren bidaiak ugalduko direnez gero, bertara doazen herritarrei prebentzio neurriak hartzearen garrantzia gogorarazi behar zaie, batez ere, eltxoen ziztadak saihestuz.