Zarata eta barreari buruzko erakusketa Artiumen

Erredakzioa 2016ko ekainaren 20a

Iñigo Royo artistaren Beti barrez dagoena erakusketa urriaren 16ra bitartean egongo da ikusgai.

Udazkenera bitartean, Iñigo Royo artistaren Beti barrez dagoena erakusketa egongo da Artiumen ikusgai, "elkarrekin biziz sortzen dugun iskanbila ergelari" eta "ikuskizunari begira (…) agertzen zaigun barre saminari" buruzkoa, hain zuzen ere.  Bertan, instalazioak, bideoak, argazkiak eta soinudun pieza bat aurkituko ditu ikusleak; eta baita Royok ohikoak dituen literaturaren aipamenak, eta eguneroko errealitatearen zenbait alderdiri buruzko begirada ironiko eta eszeptikoa ere, hasi politikatik eta teknologia berrietaraino.

Artiumek ekoitzi du erakusketa, eta katalogo bat ere argitaratu du, artistaren, Santiago Erasoren eta Jose Luis Arantegui idazlearen testuak bildu dituena. Udazkenean, gaiari lotutako zinema-ziklo bat eskainiko da. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago