Pascal Gomezek Arabako enpresarien buru izaten jarraituko du lau urtez

Erredakzioa 2016ko ekainaren 20a

Patronalaren Zuzendaritza Batzordeak aho batez onartu du.

Hurrengo lau urteetan Pascal Gomezek SEA Arabako enpresarien presidentea izaten jarraituko du, gaur goizean Arabako patronalaren Zuzendaritza Batzordeak aho batez onartu ondoren. Era berean, aipatu batzordeak Gomezekin batera arituko diren hiru lehendakariordeak aho batez aukeratu ditu eta aurretik zeudenak mantenduko ditu, hau da, Juan Antonio Sanchezek Industriako presidenteorde bezala jarraituko du, Ernesto Torquemadak Eraikuntzako presidenteorde bezala eta Gregorio Rojok Zerbitzuetakoa izango da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago