Arabako 12 estazio meteorologikoak euskal sarean sartu dituzte

Erredakzioa 2016ko eka. 20a, 11:41

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten akordio honek uholde arriskua aldez aurretik jakitea ahalbidetuko du. Datuak ikusgai daude dagoeneko Euskalmeten web orrian.

 Arabako Foru Aldundiaren ur emaria neurtzeko 12 estazioak meteorologiako euskal sarean sartu eta ibaiei eta haien arroei buruzko datuak ezagutaraziko dituzte denbora errealean. Aldundiko Ingurumen Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioaren ondorio da pausu hori eta aldez aurretik ezagutaraziko du uholde arriskua.

 Pagoetako ur emaria neurtzeko estazioa izan da estazio hidrometeorologikoen sarean sartu den aldundiaren lehena eta Inglares ibaiari buruzko informazioa eskainiko du. Arabako gainerako estazioak sartzen joango dira, hurrengoa Eginokoa, eta horrek ahalbidetuko du modu koordinatuan aritzea Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
 
Akordioari esker, Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek,  orain arte euskal sarean sartu gabe zeuden Arabako estazioen komunikazioak kudeatu eta datuak batuko ditu. Halaber, herritarrek datuak kontsultatu ahalko dituzte Euskalmeten web orrian.
  
Arabako Foru Aldundiaren ur emaria neurtzeko estazioak hauetan daude kokatuta: Mijancas eta Albaina (Ayuda ibaiaren arroa), Pagoeta eta Ozio (Inglares ibaiaren arroa), Molino de Soto, Bujanda eta Antoñana (Ega eta Berron ibaiak), Egino eta Araia (Arakil ibaia), Sarria (Baia ibaiaren arroa) eta Murua (Zaia ibaia).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide