Dena prest Azkena Rock jaialdirako

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 17a, 13:20

30.000 ikusle espero dituzte antolatzaileek. Mendizabalako lehen kontzertua 17:15ean hasiko da, The Flying Scarecrow taldearekin.

Urteko astebururik rockeroena hasi zen atzo, Andre Mari Zuriaren plazan eta Falerina lorategian ospatu zen Osteguna Rock-arekin. Gaur eguerdian, 13:30ean, eta euriak uzten badu, Andre Mari Zuriaren plazan giroa berotzen hasiko dira, Julian Maesoren kontzertuarekin. Ondoren, 17:15ean Mendizabalako lehen kontzertua hasiko da, ARF jaialdiari hasiera ofiziala emanez. Bihar eguerdian ere kontzertua egongo da erdigunean, Luke Winslow-King artistaren eskutik.

 

ARF jaialdiko ORDUTEGIAK

 

 

 

Aurtengo jaialdiko berrikuntzak eta xehetasunak

Musika ez ezik, jarduera anitz antolatu dituzte rockzale guztientzat. Esaterako, aurten lehen Motor Show ARF egingo da, non motorrak protagonistak izango diren. Poker txapelketaz gain, II. Wedding Chapel egingo da eta Las Vegas estiloko ezkontzak egingo dituzte.

Jaialdiaren lau agertokiek duela gutxi hildako musikariei egingo diete omenaldi: Lemmy Kilmister (Motorhead taldekoa), David Bowie, Scout Weiland (Stone Temple Pilots taldekoa) eta Mele Haggard. Mugikortasun murriztuko pertsonentzako espazioak jarriko dira agertoki guztietan.

Deskontuak eta eskaintza bereziak

Kontzertuak baino lehen dendaz denda joateko aukera eskainiko die jaialdiak bonoa erosi duten guztiei. Izan ere, ekainaren 17an eta 18an,  egiaztatze-eskumuturrarekin, %10eko beherapenak izango dira Gasteiz On dendetan. Gainera, asteburu honetarako hiriko zenbait jatetxek sortutako  menu bereziak dastatzeko aukera egongo da. Azkenik, Azkena Rock ibilbideari esker, kanpotik datozen bisitariek hiriaren alderik rockeroena ezagutzeko parada izango dute; Gaztetxea, hiriko rock erreferentzia, rock taberna enblematikoenak edo Hala Bedi irratia. 

%80a kanpotik dator

Udalan jakinarazi duen moduan, Azkena Rock jaialdira doan %80a kanpotik dator. 30.000 ikusle egongo direla adierazi dute antolatzaileek, hori dela eta, hotelen okupazioa ia %100ekoa da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide