Araba Euskaraz 2016

Alea Araba Euskarazen izango da

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 11:37
Iaz Arabako Aleak postua jarri zuen Armentian.

4.000 ale berezi banatuko ditugu igandean Agurainen ospatuko den euskararen festan.

Arabako Alea igandean Agurainen ospatuko den Araba Euskarazen izango da. Egun horretarako Araba Euskarazeko ale berezia prestatu du Arabako komunikabideak eta 4.000 ale inguru banatuko ditu Agurainera gerturatzen direnen artean. Aldizkari berezi honetan, besteak beste, eguneko egitaraua, Lautada ikastolaren bilakaera eta Txus Rodriguez ikastolako zuzendariari eta Joseba Legarda Aguraingo euskara teknikariari elkarrizketak aurkitu ditu irakurleak.

Arabako Aleak postua jarriko du 3. eta 4. gunearen artean, polikiroldegiaren aurrean. Era berean, eguneko jarraipena egingo du webgunea eta sare sozialen bitartez. Gauen argazki-galeria eta bideoa ikusgai jarriko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide