Igandean Agurainen ospatuko den Araba Euskarazen izango da Elhuyar. Hain zuzen ere, Esperimentuen Txokoa jarriko du, haurren gozamenerako. Sagarmin gunean izango da, hau da, 2. gunean, 10:30etik 14:00etara.
Esperimentuen Txokoan, material arruntekin (plastikozko botilak, goxokiak, ura, latak, puxikak...) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek. Gainera, Elhuyarreko lagunak izango dituzte inguruan, haien jakin-mina asetzeko. 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera izango da.