Irrati Kontrolez gidatutako Belaontzien Europako Txapelketa Araban

Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 11:10
Irudia: Gasteizko Klub Nautikoa

Ekainaren 25etik uztailaren 1era ospatuko da Uribarriko urtegian, eta 19 herrialdetako parte-hartzaileak etorriko dira

Ekainaren 25etik uztailaren 1era bitartean Irrati Kontrolez gidatutako metroko Belaontzien Europako Txapelketa egingo da Araban. Bertara, 19 herrialdetako parte-hartzaileak etorriko dira.

Europako parte hartzaileez gain, europar txapelketari sostengua ematen dioten beste herrialde batzuetakoak ere etorriko dira: Japonia, Txina, Kanada, Zeelanda Berria, Brasil, etab. Guztira 76 parte-hartzaile izango dira.

Proba Gasteizko Klub Nautikoan egingo da, Uribarriko urtegian. Irekitzeko ekitaldia ekainaren 25eko 19:00etan izango da. Lasterketak ekainaren 26ko 13:00etan hasiko dira, eta egunero egingo dira baztertzeko lasterketak; finala uztailaren 1ean egingo da. Egun horretan bertan banatuko dira sariak, 18:00etan.

IOM modalitatea

IOM irrati kontrolez gidatutako metroko belaontzi mota da (Internacional One Metre), irrati kontrolez gidatutako nazioarteko bela elkartearen barruan dagoena. Munduko txapelketak 1994az geroztik egiten dira, eta europarrak, 2010az geroztik. Munduan horrelako 15.000 itsasontzi inguru daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide